Ermuak berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du
Ermuak bere egin du berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatzeko konpromisoa. Horretarako arreta berezia jarriz neska gazte eta nerabeen kontrako biolentzian, horien parte hartzea aintzat hartuta. Hori guztia egiteko, dituen eskumenen esparruaren barne eta indarreko legeria aplikatuko ditu. Erabaki hori hartu dute Udalbatzak ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez. PSE-EE-PSOE, PP, EAJ eta EB-Berdeak taldeek adierazpen instituzionala onartu dute, igandean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango baita. Ekimena ‘Berdinasarea’ ekimenaren bidez koordinatu da.
Udalbatzak adierazpen hori bando batean jaso eta herriko etxebizitzen atarietara zabaldu du. Gainera , herriari berari eta gazteei bereziki, dei egin die datorren igandean izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera. Batez ere, arratsaldeko ordu eta erdietatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan egingo den kontzentrazioan parte har dezaten.
Adierazpen instituzionala zabaltzeko bandoa lotura bidez eskaintzen dugu beheko informazio gehiagoren atalaren bidez.
Liburutegiak ere bere aletxoa jarri du eta gida berezia kaleratu
Udal liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak azaroaren 25a datorkigula eta, gizon eta ermakumeen arteko biolentziaren gaia lantzen duten hainbat libururen irakurketa gomendatzen duen gida. Gida indartzera eta bat dator gure herrian mota horretako biolentzia ezabatzeko ekimenekin.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da