Azaroak 25a dela-eta, Aukera Berdinetarako alorraren kanpaina berezia
Aurtengo Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna –azaroaren 25a- neska-mutikoen harremanetan eta, batez ere, bikotean, eman daitezkeen egoeretan zentratzen da. Zenbaitetan normaltzat jotzen ditugu, baina emakumeenganako indarkeriaren jarrerekiko seinale izan daitezke. Kanpaina horren leloa , onodko hau da: Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo, kontrolatzen!
Aldarrikapen egun hori dela-eta, komiki bat argitaratu da, non eguneroko istorio eta gerterak jasotzen diren, hainbat indarkeria jarrera erakusten dutenak eta alarmak piztu behar dituztenak. Horrelakorik ez dugu onartu behar, eta permititu ere ez. Argitaratutako komikien 3000 ale banatu dira herrian eta, batez ere, gazteen artean.
Horrez gaiz, 200 kartel eta sakelako telefonoentzako 500 zorro egin eta banatu dira. Herriko ikastetxeei ere gaia eskolan lantzeko gonbita luzatuz, horren inguruko muralak egin ditzatela eskatuz. Muralak ikusgai jarriko dira azaroaren 25eko igande eguerdiko kontzentrazioan. Ondoren Lobianora eramango dira, bertan azaroaren 30ra bitartean ikusgai jartzeko.
Jarduerak
- Adierazpen instituzionala eta mozioa. Herriko etxeetara zabaldu dena.
- Herritarren kontzentrazioa, ordu bat eta erdietan, Orbe plazan.
- Erakusketa: “Isiltasunaren amorrua”. Mexikoko Juárez herrian izandako emakumeen hilketen inguruko kartelak. Azaroaren 19tik 30era Lobiano Kultur Gunean. Zabalik ohiko orduetan.
- Ikastetxeetan egindako muralen erakusketa. Igandean bertan eta, ondoren, Lobianon, hilaren azken egunera bitartean.
- Hitzaldia: azaroak 26, astelehena. Mexikoko Juárez hirian egindako emakumeen hilketak. Emakumearen Topalekuan, arratsaldeko 5 eta erdietan.
- Emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen duten liburuak gomendatzen dituzten gidak eskaintzen dituzte bai liburutegiak eta bai emakumearen Topaguneak.
- “Gizonak sexismoari aurre egiten” tituluko tailerra gizonontzat. Urtarrilean egingo da, Emakumearen Topagunean, zeina berdintasunaren alde dauden gizonon topagunea ere baden.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan