Udalbatzarrak Osoko Bilkura egingo du bihar

27.11.07
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamarrak laurden gutxiagorako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, iraila eta urriko bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Bigarrenetik bosgarren puntura ekonomia ardatz izango duten gaiak jorratu eta erabakiko dira. Horien artean, aurtengo aurrekontuan egindako aldaketak eta kreditu-transferentziak eta, PROMOSA sozietate publikoaren kapital soziala handitzea eta horri milioi bat euro gehitzea. Zazpi eta zortzigarren gaiak hirigintza alorrari dagozkio. Zazpigarrenean behin-betiko onetsiko da HAUPNren barruko 12. aldaketa, “Izarra-1” 19.E.U. sortzearen ingurukoa. Ondorengoan, hainbat enpresek Izarran hirugarren sektoreko eta enpresa-haztegirako eraikina altxatzeko oinarrizko eta exekuzio proiektuaren esleipenari dagokionean aurkeztutako errekurtsoen inguruko erabakia hartuko da. Zortzigarrenean emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartuko eta azken puntua, eskari galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako