Datu pertsonalen Babesari buruzko lehen zerbitzu-gutuna EAEn

29.11.07
Erakundea

Gure erakundeak Euskadiko Autonomia Erkideagoan Datu pertsonalen Babesari buruzko lehen zerbitzu-gutuna plazaratu du. Udal idazkaritza eta informatika alorrek buru-belarri jardun dute aipatu zerbitzu-gutun hori prestatzen, zeina web-gune korporatibo honetan jasotzen dugun. Zerbitzu-gutun horren xedea gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta babestea da. Hots, harreman horien bidez eskuratzen ditugun datuok izaeraren arabera kategoriatan sailkatzen direnak- behar bezala gorde eta kontrolatzea, inork erabilera maltzurrik egin ez izateko. Datuak ondo babestearena ezinbesteko betekizuna dugun heri administrazioek, 15/1999 Lege Organikoan, datu pertsonalak babesteari buruzkoan. Xedatzen denez. Zerbitzu gutunak gaiarekiko gure erakundearen konpromisoa agertzen du eta aipatu arauan jasotako edukiak aintzat hartu eta bere egiten dituenaren lekuko.

Agitaratu berri dugun zerbitzu-gutunak datu pertsonalen segurtasuna bermatze aldera erakundean hartu ditugun neurri juridiko, tekniko eta antolakuntzako guztien batura da eta idazlana da. Zerbitzu-gutun horrek hamabost atal hartzen ditu barne eta horien artean xedea, ikuspegia, herritarren partaidetza, gordetzen ditugun fitxategien identifikazioa eta horien berri Datuak Babesteko Euskal Agentziari berri eman izan diogula, besteak beste. Gainera, horretan ere, datuok babestu eta gordetzeko hartzen ditugun konpromisoak eta horiek neurtzeko modua eta, iradokizun edo kexak bideratzekoak ere jasotzen dira.

Zerbitzu-gutuna definizioz agiri bilduma bat da, non kudeatzen diren zerbitzuen eta horiek kudeatzeko hartu diren kalitate-konpromisoen berri ematen zaien herritarrei. Agiri horietan zerbitzuak erabiltzen dituztenen eskubideak; pertsonei atenditzeko aurreikusi diren erraztasunak, eta espero daitekeena jasotzen dira. Azken batean, zerbitzuak kalitatearen izenean gain hartzen dituen eta ezagutaraztera ematen dituen gutxieneko konpromisoak. Zerbitzu-gutuna pertsona bakoitzarekiko zerbitzu-kontratua izateaz gain, alde bien arteko komunikazio elementua ere bada.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere