Galaxiarteko bertso jaialdiaz, aurtengo San Martin kulturalak agur esango bihar

29.11.07
Euskara

Ermua Zineman bertso jaialdi ikusgarria izango da bihar gauean. Saio erakargarri hori Udal Kultura Sailak antolatu du ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzalearekin elkarlanean. Ekitaldiak amaiera emango dio hilaren azken egunean, aurtengo San Martin Kulturalaren edizioari. Bertan punta-puntako bertsolariak izango dira gure artean: Uxue Alberdi, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Xabi Paya eta Angel Mari Peñagarikano. Seikote honek Galaxiarteko Bertso Jaialdia osatuko dute gaueko 22:15etatik aurrera. Ikusmen handiko bertso jaialdia izango da, bertsolarien kalitateaz gain bertsolarien gaztetasuna ere nabarmena delako. Beraz, bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Asier Ibaibarriaga ermuarra arituko da, hori dela eta herriari egingo zaizkion erreferentziak eta landuko diren gertuko gaiak ziurtaturik daude. Giro beroa neguko gau hotzetan! Sarrerak 6 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko