ONA txartel berriak osasun arloko funtzio guztiak biltzen ditu

30.11.07
Erakundea

ONA txartel berria egun erabiltzen dun Osasun txartel urdina ordezkatzera datorl. Gaur egun darabilgun txartel urdin hori gurekin izan da azken hogei urteetan, nahiz eta bere itxura hainbatean zertxobait aldatu izan den. Denbora horretan ederto baino hobeto bete du bere funtzioa. Nolanahi ere, jada bereak egin du, eman zezakeen onena emana baitu.Bere hurrengoa, jada, gure artea dugu. Lanean hasteko prest eta azken teknologiaz blai.

ONA osasun txartel berriak bide emango digu hainbat kudeaketa modu eroso eta errazean egiteko. Etxetik bertatik edo leku publikoan dagoen ordenagailutik. Horri ezker, ez dugu osasun zentrora bertara joan edo telefonoz deitu behar izango. Gauzarik gehienak ordenagailuaren bidez egin ahal izango baitugu, klik bakar batzuk sakatuta. Egin ahal izango gauzen artean ondokoa hauek ditugu: medikora joateko txanda (egun-ordua) hartzea, mediku-aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzi eta diagnostikoa egiteko eskaera bideratzea. Halaber, asistentziaren espedienteak ikusi eta aztertu ahal izango ditugu, edo titularraren inguruko datuak aldatu/eguneratu. Eta baita ere, baja eta alta egoeretako datuak eta konfirmazioi parteei dagozkionak. Hori guztia, www.osanet.net atariaren bidez.

Une honetan Osakidetzak martxan ditu zortzi bat prozedura, zeintzuk gehiagotuko diren etorkizunean. Esaterako, laster errezeta elektronikoa funtzionamenduan izatea espero da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26