Udalbatzarrak manifestazio deitu du, gaurko arratsaldeko zazpi eta erdietan

01.12.07
Erakundea

Ermuko Udalbatzarrak Capbretonen (Frantzian) gaur egindako atentatua gaitzesten du. Udal honen ustez biolentzia ez da zilegi, ez eta bidea inolako helbururik lortzeko. Hori horrela, gaurko atentatua gaitzesten dugula agertzeko manifestazioa deitzen du biharko, abenduaren 2rako. Manifestazio hori zazpi eta erdietan aterako da Orbe Kardinalaren plazatik.

Ermuko Udalbatzarrak dei egiten dio herriari terrorismoaren kontra dagoela agerrarazteko. Aldi berean, herriari eskatzen dio kalera irteteko Estatuko segurtasun gorpuekin bat egiten dugula eta Bakearen alde gaudela agertzeko.

Ermuko Udal honek “Gesto por la paz” taldearekin bat egiten du. Taldeak bihar arratsaldeko zazpi eta laurdenetan deitu duen kontzentrazio isilarekin bat dator. Horretara joatea eskatzen dizue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako