Gure Agenda ekimenaren azken alea aurtengoz, kalean da

03.12.07
Euskara

Abendua hemen da. Eta urteko azken hilabetea denez, egutegiaren azken orrian kokatu gaitu. Hori berori gertatzen da euskarazko jarduera ugari biltzen dituen ‘Gure Agenda’rekin ere bai. Hilabete berri bakoitzarekin dator eta, oraingo ale hau, aurtengo azkena izango da. Abendua hilabete berezi xamarra da, jai asko baitauzka. Horrela izan da ere, gure agenda jardueraz lepo dator. Laburpen honek bi orrialde hartzen ditu. Horietan jarduera ugari eta oso anitzak biltzen dira, datozen egun eta asteetan zehar gauzatuko direnak. Hilabeteko jardueren artean, besteak beste, haurrentzako herri kirolak, ipuin kontalariak, Olentzeroren etorrera, erakusketak, haur jarduerak, zinea, eta bestelako ikuskizunak daude. Horren guztiaren inguruko xehetasunak, luze eta zabal ‘Gure Agenda’ren ale berrian biltzen dira, zeina guk ondorengo informazio gehiagoren atalaz baliaturik eskaintzen dizuegun.

Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horrek, Euskal Birusa, AEK, liburutegia, Txindurri, Alboka, Antxitxiketan, Alkarbide, taldeen eta Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakundeen laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko