Liburuak ere gartzelara joaten dira

04.12.07
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 245 alez osatutako sorta liburua igorri dio Langraiz Okako kartzelari. Emariak bi helburu nagusi ditu, batetik kartzelako liburutegia osatzen laguntzea eta, bestetik, presondegian dauden pertsonek aukera gehiago izan ditzatela kultura eta prestakuntza alorrei dagokionez.

Lankidetzaren bidetik

Bidalketa hori lankidetzaren emaitza da, horrela erabaki baitzuten, bertako udal liburutegiak, zentrokoak eta gureak iazko urtean. Gure lankideek Langraiz Okako zentroan egon ziren bertako instalazioak ikusten eta, ahal zuten neurrian, liburutegia osatzen laguntzeko konpromisoa hartu zuten.

Liburu sorta horretan gaztelaniazko eleberriak bidali dira batez ere, liburu tematikoekin batera. Horiek guztiak, argitaratu berriak eta primeran dauden aleak dira. Horiei bizkarrean hainbat piktograma erantsi zaizkie, irakurleari barruko edukiaren inguruko informazioa emateko xedez (lantzen duen gaia zein den: abenturazkoak, erromantikoak, poliziakoak, bidaietakoak, eta abar…). Horietako ale gehienak ermuarrak liburutegiari eman edo utzitakoak izan dira, zerbitzuak antolatzen dituen kanpainei erantzunez. Hori horrela, udal liburutegiak bere esker ona agertu nahi die irakurritako liburuak eman dituzten herritar guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez