Udal zerbitzuek ordutegiak egokitu dituzte zubirako

05.12.07
Erakundea

Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, datozen egunetako jai egun eta zubira egokitzeko. Aldaketa horiek datozen egunei eragingo diete, bi jaiegun ate joka baititugu. Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzuan hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak. Esaterako, bihartik igandera bitartean egunero zabalik egongo da, baina ordutegi zatitua izango du. Goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean.

Lobiano Kultur Gunea, Gazteria informatzeko zerbitzua eta Emakumeen Toagunean, bestalde, ez dute aterik zabalduko. Azkenik, kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo d itu. Aldaketok ondokoak dira: kiroldegia goizez zabalik izango da 9etatik ordu 1etara bihar, larunbatean eta igandean. Arratsaldean berriz, itxita izango da. Ostirala ohiko egunetan bezala etenik gabe zabalik izango da goizeko 8etatik gaueko 10ak bitartean. Betiondo aldiz, goizez 8:30etatik ordu 2etara zabalduko da bihar, larunbata eta igandean. Ostiralean ordutegi zatitua izango du, goizeko eta arratsaldekoa. Ordutegi hori goizez 10:30etatik ordu 1etara eta, arratsaldez, lauetatik gaueko bederatzi eta erdietara izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako