Gabon-argien energia kontsumoa murriztuko du Ermuak
Ermuko Udalak gabon-argien energia kontsumoa murriztuko du, ingurumen arrazoi eta irizpideei jarraiki. Helburu hori lortzeko gure udalak, batetik, energia kontsumoaren efizientzia gehituko eta, bestetik, argiak pizturik egongo diren ordu eta egunak gutxituko ditu. Udal hirigintza eta ingurumen alorrek kalkulatu dutenez, iaz gastatutakoarekin alderatuz gero energiaren %32 aurreztea espero dute neurri horiekin. Energia aurrezteaz gain, gehiagorik ez kontsumitzeak beste onura bat ere ekarriko duela espero dute. Kontsumo gutxiago horri esker atmosferara CO2 gasaren 10 tona ez isurtzea ere ekarriko baitu. Dioxidozko karbono gas hori, berotegi-efektuaren arrazoi nagusitzat jotzen da. Teknikoen arabera, aurtengo kanpaina honetarako hartu eta adostu dituzten erabakiekin, Ermuak ia 22.000 kilowatio gutxiago kontsumituko du.
Herrian erabili eta jarritako elementuen efizientziari begira, udalak apaingarri gehienak berritu ditu azken bi urteetan. Jada, ez da bonbillarik erabiltzen eta apaingarri guztietan argi-haria besterik ez da ipintzen. Material hori ekologikoa da, askoz ere gutxiago kontsumitzen du eta ingurumena eta hori zaintzeko irizpideak betetzen ditu. Hortaz agin, aurtengo kanpaina motzagoa izango da, argiak pizteko eguna hainbat jardunaldiz atzeratu baita. Hori horrela, bihar arratsaldera arte ez dira Ermuko argiak piztuko.
Energia aurrezteko hartu diren neurriak:
- Argiak piztuta egongo diren orduak %32 murriztuko dira. Aurreko urteetan, argiak 14 ordu piztuta edukitzen ziren, aurten soilik 8 ordu mantenduko dira, gainerako seiak ezabatuz. Egunero argiak pizteko ordutegia ondokoa izango da: Arratsaldeko 6etatik goizaldeko ordu 02:00etara bitartean.
- Orduen murrizketa horri esker, kontsumoan ere 21.748 KW jaistea espero da.
- Ordu eta energia kontsumo murrizketa horri esker, atmosferara CO2 gasaren 10 tona isurtzea ekidingo da.
- Energia aurrezteko xedez, argiak pizturik edukitzeko orduak murriztu egingo dira, ondokoaren arabera:
- Lan egun arruntetan argiak egunean 8 orduz piztuko dira. Aurreko urteetan argiak 14 orduz mantentzen ziren.
- Egun bereziak: abenduaren 22,23,24,29,30 eta 31, eta 2008ko urtarrilaren 5a). Egun horietan argiak ez dira itzaliko eta gau guztian mantenduko dira. Hots, arratsaldeko seietatik hurrengo jardunaldiko 8ak bitartean. Horrez gain, argien materialean egin den inbertsioa ere kontutan hartu behar da.
CO2 gutxiagodun Eguberria eta eguraldiarekiko abegitsuago baten alde
Gure udala konprometiturik dago TokiAgenda21 ekimenarekin eta udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin. Azken hori iaz onartu zuen, 2006ko martxoaren 13an eginiko bilkuran. Gabon argien gaian hartutako erabakiak ondo erakusten du Alor honetan gure udalak duen jarrera eta kezka. Aipatu jarduera planean ondoko lan ildoak jasotzen dira:
- Aire kalitatearen kontrola hobetzea eta emisioak gutxitzea.
- Ingurumen eta jasangarritasun irizpideak txertatzea udalaren kudeaketan.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko