Euskaltegiak berriro matrikula zabaladu du, taldeetako hutsuneak betetzeko

10.12.07
Euskara

Udal euskaltegiak ikasturteko bigarren matrikula aldia berriro zabaldu du, taldeetan dituen hainbat hutsune betetzeko asmoz. Matrikulazio aldia berria urtarrilaren 17ra bitartean zabalik egongo da. Argibideak eta izen emateak, euskaltegian bertan Teresa Murga eraikineko egoitzan.

Euskaltegiak orotariko euskara ikastaroak eskaintzen ditu 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko taldeak daude. Halaber, hizkuntza eskakizunak atera nahi dituzten administrazioko langileentzat ere eratzen dira taldeak eta eskolak ematen. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa da.

Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,10 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko