Euskal jostailuen erakusketa Lobianon

12.12.07
Euskara

Eguberria eta horren inguruko jaiak ate joka ditugu. Eguberria gehiegikeri eta kontsumismo egunak bihurtu zaizkigu. Merkatal ikuspuntu hots batetik, opariak egiteko egunak dira –opari piloa, askotan ez bururik ez eta hankarik ez dutenak-. Opariok Olentzero, Santa Claus edo Errege Magoen bidez eta aitzakiaz bideratzen ditugu, bakoitzaren gustu eta ohituren arabera. Gabonetan sarri zein jostailu erosi ez dakigula ibiltzen gara. Hori dela eta Euskara Sailak euskal jostailuen erakusketa martxan jarriko du Lobiano Kulturgunean abenduaren 18, 19 eta 20an.

Erakusketa horretan merkatuan dauden produktuak ikusteaz gain, bertaratzen direnek, erakusketako zaindarien eskutik, umeari beren berez zuzendutako jostailuaren inguruko informazioa jaso ahalko dute, umearen adina kontuan hartuta eta irakatsi nahi diren baloreak kontuan hartuz. Erakusketa arestian aipatutako egunetan egongo da zabalik arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara. Sarrera dohainik da.

Ermura etorriko zaigun eta lehenago beste herri batean egindako erakusketaren argazkia,

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin