Hirigintzak segurtasun neurriez hornitu du Izelaietako lurrazpiko pasabidea
Hirigintza alorrak segurtasun neurriez jantzi du Izelaietako lurrazpiko pasabide berria. Aste honetan bideo kamerak jarri dira, domo izenez ezaguntzen diren motakoak. Kamara horiek mugimendua dute eta inguruko guztia grabatzeko ahalmena izango eguneko hogeita laur orduetan. Gainera, lurrazpiko pasabide horri argiteria jarri zaio, zeina egun osoan ere piztuta mantenduko den. Bestalde, Valdespinako Markesaren parkera doan bidean ere argi gehiago ipini dira. Lurrazpiko pasa bide hori tren geltokia eta Izelaieta kalea lotzen ditu Valdespinako parkearekin. Parketik, herritarrek Gipuzkoa eta Bizkaia etorbiderantz edo Valdepina eta Erdikokale kalerantz abiatu daitezke. Eta baita Izelaieta kalearen bestaldera edo Iparragirrekora, alboan dauden eskaileretatik.
Lurrazpiko pasabide berri hori pasatzeko dagoen modu bakarra da orain, trenbide-pasagune langaduna betirako itxi denez geroztik. Pasabidea egunero milaka herritarrek erabiltzen dute Eusko Trenbideren geralekura iristeko edo Izelaieta kalea batetik bestera zeharkatzeko, fisikoki etenda geratu baita. Geltoki ondoko kaletik Valdespina parkera jaisteko dagoen altuera diferentzia eta oztopo arkitektonikoak gainditzeko igogailu bat jarri da, zeina gaur goizean bertan martxan jarri den.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean