Euskara sailak Olentzeroari gutuna lehiaketa antolatu du

17.12.07
Euskara

Udal Euskara sailak, liburutegiarekin lankidetzan jardunez, Olentzeroari gutuna izeneko lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua herritarren artean euskararen erabilera komunikazioetan bultzatu eta suspertzea da. Antolatzaileek gure bizitzan nahiko lehia izaten dugula eta, ekimena bideratzeko lehiaketaren formula ez erabiltzea erabaki dute. Horren ordez, parte hartzaile guztien artean sariak banatuko dituzte, euskararentzat hobe baita erabiltzaileak izatea irabazleak baino. Hori horrela, 6tik 13 urtera bitarteko partehartzaileentzat mahai jokoak zozketatuko dira, 14tik 17 urtera bitartekoentzat mp4 aparailuak eta 18 urtetik gorakoentzat, bi pertsonentzako afariaren balea.

Ekimenaren oinarrietan jasotzen denez edozein pertsonak har dezake parte. Eskutitza euskaraz idatzita egon behar du. 12 urtetik gorakoentzako kasuan, gutunak gutxienez orrialde beteko luzera izango du. Partehartzaileak ezinbestean, izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea jarri behar du. Gutunak udal liburutegian jarrita egongo den Olentzeroaren gutunontzian utzi ahal izango dira abenduaren 17tik urtarrilaren 4ra bitartean. Eguerdi horretan lankideek eskutitzak jaso eta sailkatu egingo dituzte adinaren arabera, . Sarituak suertatzen direnei etxera deituko diete horren berri emateko. Sariak banatzeko ekitalditxo bat egingo da udal liburutegian bertan egun horretako arratsaldeko 5etan.

Antolatzaileek ekimenaren berri emateko herriko ikastetxeetara idatzi dute. Oinarriak eta gutun eredu bat bidaltzeaz gain, horien lankidetza eskatu dute ikasleriari parte hartzera animatu diezaieten.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko