Udalbatzarrak aurtengo azken Osoko Bilkura egingo du bihar
Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da bihar goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamarretarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, urriaren 30eko bilerari dagokion akta onartuko da. Bigarrenetik bosgarren puntura ekonomia eta hirigintza ardatz izango duten gaiak jorratu eta erabakiko dira. Horien artean, aurtengo aurrekontuan egingo den beste aldaketa bat, lur-zati baten salmenta eta kapital soziala handitzea, horiek guztiak PROMOSA sozietate publikoari dagokionez. Hirugarrenean, berriz Soluciones Energeticas Alternativas enpresari transmitituko zaion lur-zatiaren inguruko erabakia hartuko da. Seigarren, eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako