Ikuskizunak eta haur-parkea nagusi izango dira, datozkigun jai eta oporretan

19.12.07
Kultura eta Gazteria

Gabon jaiak gain-gainean ditugunez gero, herriko haur eta gazteek Gabonetako parkea izango dute xede datozen jai eta opor egunetan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Aurtengo edizioan gaztetxoek ohiko atrakzioez gain, irakurtzeko txokoa eta ipuin-kontalarien saioak izango dituzte berriz ere, iaz arrakasta lortu baitzuten. Parkea goizez eta arrtatsaldez egongo da irekita. Goizez hamaiketatik arratsaldeko ordu 1era bitartean. Arratsaldez, seietatik zortzietara bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio eta jolasak ‘Cantabrisa’ enpresarenak izango dira eta, besteak beste, ondorengo elementuak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Lehena, ‘Glu-glu taldeak’ abenduaren 26an eskainiko duen ‘Txanogorritxo eta marribi zaporeko gaztainak’ titulatutako antzerki saioa. Bi egun beranduago, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo gazteek ‘Irriz-irri’ muntaia aurkeztuko dute. Ikuskizun biek Zineman egingo dira, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Urtarrilaren 3an haurrentzako antzerki emanadia izango da Lobianon. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Erregen Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu