Lucio dokumentalaren zuzendariak, zine-klubeko saioan izango dira gaur

20.12.07
Kultura eta Gazteria

Gaur gaueko zine-klubaren saioak ‘Lucio’ filma proiektatuko du, Ermua Zineman gaueko bederatzi eta erdietan. Lanak Parisen bizi den Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza kontatzen du. Horren bizia Bernard Thomasek idatzitako liburura bildu zen aurretik. Orain, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendari gipuzkoarrak zinera eraman dute. Emanaldia bukatu eta gero zuzendariokin hitz egiteko aukera izanen dute ikusleek, Aitor et Jose Mari bertan izango baitira proiekzioaren ondorengo solasaldian. Lana Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan, Zabaltegi izeneko atalean, estreinatu zen. Ikusleek eta kritikari espezializatuek harrera ona eman zieten.

Sinopsia

Lucio Urtubia, Robin Hood nafarraren goitizenez ezaguna da. Lucio anarkista peto-petoa izan da bere bizitza osoan. Ernesto Che Guevararen lankide izandakoa da, Citibank bakuari 3.000 milioiko ziria sartutakoa, bahiketa famatuetan parte hartutakoa eta, hori guztia, igeltsero lanera egun batez ere joateari utzi gabe. Anarkistak beti izan dira eta orain ere munduan egon badaude. Anarkismoaren izenean lapurretan edo kontrabandoan ibili behar izan dutenak ugari izan dira. Aldiz, estrategiak Che Guevararekin adostu edo Pantera Beltzen buruzagiari lagundu diotenak askoz ere urriago dira. Guzti horrez gain, bidai txekeen faltsifikazioaren bidez munduan dagoen banku indartsuenari belaunikatu arazi dioenik, lantokira egun bakar batean joaten utzi gabe, bat eta bakarra. Horrek izen-abizenak ditu eta Lucio Urtubia nafarra da, Cascante herrian jaiotakoa. Egun erretiraturik dago eta Parisen bizi da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean