ONA txartela eskatzeko epea hilabetez luzatu da
Udal honek hilabetez luzatuko du ONA herri-erabilera anitzak dituen osasun txartel elektronikoa eskatzeko epea. Txartelak herrian eskatzeko epea azkenean 2008ko urtarrilaren 31n bukatuko da, aurtengo Gabon Zahar egunean bukatu ordez, aurreikusita zegoen bezala. Ermuan, une honetan, bi mila berrehun txartel baino gehiago eskatuta daude, azken egunetan eskaera kopurua asko igo baita. Horrekin batera, azken jardunaldiotan herritar ugari zuzendu zaizkigu kanpaina luzatzeko eskatuz. Eskaera horiek ontzat eman eta epea, azkenik, luzatzea erabaki dugularik.
Erakunde honen iritziz garrantzia handia du herritarrek tresna teknologiko berri hori eskuratu dezatela, txartelak eta dakartzak funtzionalitateak administrazio telematikoaren eta on-lineko kudeaketaren giltza baitira. Hori horrela, herritarren eskaera ontzat eman epea luzatzea erabaki dugu, oraindik orain, txartela eskatu ez duten herritarrak aukera izan dezaten, euskarri berriak dakartzan abantailaz gozatzeko. Kanpainari behin-betiko amaiera emango zaio 2008ko urtarrilaren azkenengo egunean.
Txartela eskatzeko lekuetan aldaketak egingo
Txartela eskatu ahal izango den leku-orduak ondoren zerrendatzen direnak izango dira:
- Eskaerak Abiapuntu izeneko bulego berrietan zentralizatuko dira. Bulego horiek, Komentukoa kaletik dute sarrera. Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean, etenik gabe jarraian.
- Lobiano Kultur Gunean (sarreran). Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, goizez 10:45etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:30etara bitartean.
- Liburutegian (sarrerako behe-solairuan). Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, goizez 9:45etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20,30etara bitartean.
- Udaletxeko eta kiroldegiko puntuak ezabatu egingo dira.
Txartelak jasotzea
Txartela eskatu dutenek eta hori prest dutela adierazten dien gutuna etxean jasotzen dutenek ‘Abiapuntu’ izeneko bulego berrietara joan beharko dute. Esan bezala, bulego horietara Komentukua kaletik - oinezkoen kaletik- sartzen da. Bertan, txartel berria edukiko dute prest, horien irakurgailuarekin batera opari gisa. Txartelak jasotzeko ordutegia ere goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartekoa izango da, etenik gabe.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da