Berrehun pertsonatik gora idatzi diote aurtengoan Olentzeroari

08.01.08
Euskara

Udal Euskara Sailak, liburutegiarekin batera, martxan jarri duen Olentzerori gutuna izeneko ekimena oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean. Egitasmo honek herritarrak euskaraz idaztea, inolako beldur barik lortzea zuen helburu nagusia; eta horretaz gain, gainera, umeen artean euskarazko jolasak suspertu nahi zituen. Parte hartzea oso handia izan da, bai umeen artean eta baita nagusien artean ere, non, adinak ez zuen mugarik. Guztira 212 gutun jaso dira eta horietariko 28 ziren nagusien atalekoa dira. Bestalde, aipatu beharra dago 13, 16 eta 17 urtetako inork ez duela parte hartu, eta sariak hutsik ez gelditzearren, antolatzaileok adin hauetarako ziren sariak beste adinetakoen artean banatzea erabaki du. Zozketa, oinarrietan azaldu bezala, liburutegian egin da. Hona hemen sariak eta saridunak:

"Olentzeroari gutuna" lehiaketaren saridunak
Opariak Saridunak
Euskal Inauteriak, 3D puzzleak Irati Garitagoitia
Euskal Herria pare jokoa Iraia Bengoetxea
Kirolaz badakit Cristian Fernández
Naturpolis Sandra García
Euskopoli Carmen Álvarez
Auskalo Sara Mª Da Silva
Badakit Andrea Ramos
Lauburua Yuete Alonso
MP4 Naoual Okich
MP4 Chaimae Khaldi
MP4 Sergio Rubio
MP4 Cristina Lorenzo
Afaria Sergio Díaz

Aurtengo ''Olentzeroari gutuna'' ekimenean saritutako pertsona taldea

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko