Solozabal Estankoak Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria eskuratu du

10.01.08
Erakundea

Solozabal Estankoak Bizkaiko Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria eskuratu du. Lehiaketa urtero antolatzen du Bilboko Merkataritza Ganberak. Aurtengoa hogeita laugarren edizioa egin da eta lurraldearen 39 udalerrietako 664 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan. Sariak bart arratsaldean banatu ziren hiriburuko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian. Ermuko saria herriko udalak finantzatzen du eta Düsseldorf hirira joateko bi pertsonarentzako balea izan da. Hiri alemaniar horretan datorren otsailean Merkataritza Txikizkarientzako ‘Euroshop’ izeneko feria garrantzitsua ospatuko da. Saria Felix Prol alkateordeak eman zuen eta Nora Solozabal herritarrak jaso zuen establezimenduaren izenean. Juan Maria Sáenz de Buruaga Merkataritza Ganbararen presidenteordeak, lurraldeko merkatarien jarduera goraipatu zuen, agertzen duten “dinamismo positiboagatik”.

Saria: Düsseldorf hirira joateko balea, 2 pertsonentzat

Esan bezala, saria Nora Solozabalek jaso zuen. Honek sariaren bila eskenatokira igotzen zuen unean ekitaldiko aurkezleak erakusleihoaren inguruan ondoko esaldia adierazi zuen: “kreatibitate eta dotoretasunaren konbinazioak, jai usaiez beteriko tresna erakargarria bihurtzen da”. Ekitaldi horretan sarituaz eta herri politikariaz gain, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko presidentea eta idazkaria ere bai, Idoia Goikoetxea eta Belén Penalver hurrenez hurren, izan ziren.

Opari jasotako kartela

Sariak, erakusleihoan eginiko lana aintzat hartzeaz gain, aisia eta trebakuntza uztartu nahi ditu, saridunei Europan sektoreak agertzen dituen azken joerak ezagutzeko aukera emango baitie, eskaintzen duten zerbitzuan hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko aukera izan dezaten. Sarituak Düsseldorfera joango dira otsailaren 22tik 24ra bitartean. Taldea herriko Ostalari eta Merkatarien Elkarteko kideek eta udal ordezkariek osatuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako