Abiapuntuk hogeita hamar izapide osorik eta modu telematikoan egiteko aukera ematen du
Ermuko udal honek gaur egun hogeita hamalau izapide modu telematikoan egiteko aukera ematen du, ‘Abiapuntu’ izeneko bere bulego birtualaren bidez. Izapide horiek euskaraz nahiz gazteleraz daude eta oso-osorik egin daitezke. Erakundeak bide telematiko hau erabilita egin daitezkeen espedienteen kopurua ugaritu egin du azken boladan, modernizatzeko hartu duen erabaki eta filosofiari jarraiki.
Udalak abian jarri dituen tramite horiek guztiak hirigintza alorrekoak dira, herritarrek gehien erabiltzen dituztenak direlako. Jada, udal hau lanean da, lehen multzo horri izapide gehiago gehitzeko. Horri esker, hemendik gutxira Erregistro eta Biztanleen Erroldari dagozkionak prest izango dira.
Izapide telematikoak gero eta gehiago eta gero eta errazagoak izateak aurrerapauso garrantzitsua da, prozesua bera arindu egiten dutelako. Jada internet bidez, udalak lehen fase honetan aurreikusita dituen 70 espedienteetatik ia erdiak (%50) bideratu daitezke. Modernizazio ataleko arduradun eta langileen ustez, herritarrek bide telematikoa gero eta gehiago erabiliko dute hemendik aurrera.
Horretan, herritarrak jasotzen ari diren ONA txartelak mesede handia egingo duela espero dute. Eta, baita ere, herriko KZ Gunearekin lankidetzan jardunik prestatzen ari diren ikastaroak, zeintzuetan txartel horri nola etekina atera eta izapideak nola egin irakatsiko duten. Izapide horien artean, noski, eta besteak beste, udalekoak izango direlarik.
Lotutako albisteak
PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako