Atleta ugari bildu zen, larunbateko jardunaldi tekniko entretenigarrian
Saltoko hiru modalitateetako hogeita hamar bat atleta bildu ziren larunbatean gure herrian eginiko jardunaldi teknikora. Deialdia kadete eta jubenil kategorietako kirolari gazteentzat zen eta hori Atletismoko Euskal Federazioak luzatu zuen. Kirolari eta hainbat entrenadore goizez bildu ziren Lobiano Kultur Gunera, goizeko hitzaldia entzutera. Arratsaldean, berriz Betiondoko kirol gunean izan ziren goizean jorratutako gaian praktikara eramateko. Goizeko hizlariak eta arratsaldeko saio praktikoaren begiraleak Miguel Vélez, Ramón Cid eta Jon Carla Lizeaga izan ziren. Horiek, altuera-, luzera eta pertika-jauzi entrenamenduen inguruko aspektuak landu zituzten. Bildutako guztiek herriko jatetxe batean bazkaldu zuten. Jardunaldia eta eguna oso entretenigarria izan zen kirolarien ustez, bere oinarria era bat praktikoa izan zelako.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira