Eusko Legebiltzarraren autobusa Zubiaurre kalean jarri da

31.01.08
Erakundea

Eusko Legebiltzarraren autobus tematiko eta ibiltaria jada Ermuan dago. Autobusa Zubiaurre eta Karabixa kaleek bat egiten duten lekuan jarri da. Autobusaren tamaina handiak ezinezkoa egin du hori Orbe Kardinalaren plazan jartzeak, ez baita kabitu izan. Parlamauto izenaz ezaguna den autobus hori Ermuan izango da gaur eta biharko egunetan. Jardunaldi horietan, ermuarrok Eusko Legebiltzarraren funtzio eta jardueren berri zehatza jakiteko aukera izango dugu. Erakundea herritarren artean bere egitekoak, jarduna eta funtzionatzeko eta parte hartzeko moduak azaltzeko kanpaina abiarazi zuen iazko udaberrian. Legebiltzarrak eskaintzen dituen zerbitzuen eta baliabideen berri ere eman nahi du, horiei esker, posible baita, erakundeak egiten duen guztia zuzenean eta etengabe ezagutzea, eta horren eginkizunen inguruan galderak eta proposamenak egitea. Horretara sartu ahal izango dute herritarrak eta kolektiboak. Autobusak goizeko eta arratsaldeko ordutegiak izango ditu. Goizez, bederatzietatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, hiruetatik bost eta erdiak arte. Ekimena Euskadiko Udalerrien Elkartearen –Eudelen- laguntza eta babesaz dator.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako