-Gure Agendak- urtea betetzen du otsailean
Euskara Sailak otsailean egingo diren jardueren agenda plazaratu du.
Ekimen honen helburua herrian euskarazko eskaintzaren berri ematea da eta bada urtebete Euskara Sailak herrian egiten diren euskarazko ekitaldi guztiak batu eta agenda bakar batean herritarrei ematea erabaki zuela. Harrez gero, 11 ale dira argitaratutakoak, herritar guztiengana hurbilduz. Ibilbide honetan, denon artean eskaintza oparoa osatu da (hitzaldiak, irteerak, diaporamak, kantaldiak, jolasak, kalejirak, antzerkia, ipuin kontalariak, zinema-emaldiak...). Hilez hil, udal sail desberdinen artean koordinatuz eta herriko elkarteen ekarpen zoragarriez baliatuz, herritarron gustuko izatea espero izan dugun egitaraua zabaldu da.
Ekimen honetan Euskara Sailak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten elkarte eta norbanako guztiei: Eskolabarri, Ermuko Merkatari elkartea, Anaitasuna ikastola, Antxintxiketan Begirale Taldea, Haurreskola, Txindurri dantza taldea, Emakumeen topalekua, UKE, Artarrai Mendi Taldea, Anaitasuna institutua, Ongarai eskola, Sallabente ikastetxea, San Pelaio eskola, Kaltxango AEK, Ongarai DBH, Euskal Birusa euskara elkartea, Berbalagun, Alboka Musika Eskola, Udal Euskaltegia, Alkarbide, Alfaltzaindia, Carpe Die, Infreñu, Soxiux Kultur Band, Xake Taldea, Bertso Eskola, Gure Ametsa dantza taldea, Alargunen elkartea...eta jakina ekitaldiotara bertaratu diren guztiei eskerrik beroenak.
Guk hile honetako kartela beheko informazio gehiagoren atalaren bidez eskaintzen dugu, pdf formatoan.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko