Ermuak gizarte-politikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

06.02.08
Erakundea

Ermuak gizarte-politikari buruzko jardunaldiak gauzatuko ditu otsaila honetan bertan. Jardunaldiok ostailaren 20tik 22ra bitartean gauzatuko dira, horiek barne. Jardunaldiak hizpide hartuko ditu gai anitzak eta ezberdina, horietako batzuek kasuan oso sakonera handikoak eta guztiak ere, pil-pilean daudenak. Jorratuko diren gaien artean, ondoko hauek daude: partaidetza soziala, immigrazioa, prestazio ekonomikoen politikak, dependentziaren inguruko arreta, gizarte heziketa eta gizarte zerbitzuen kalitatea. Gai horiek guztietan hitz egiteko ospe eta izen handiko hizlariak etorriko zaizkigu, horien artean unibertsitate ezberdinetako irakasle eta doktoreak, artikulugileak, politikariak eta estatuko, foru, nahiz toki-administrazioetako teknikariak.

Etorriko zaizkigunen artean, besteak beste, ondoko hauek daude: Gemma Zabaleta parlamentaria, Roberto Marro Ibarra, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria, Imanol Zubero, soziologiako doktore, irakasle eta artikulugilea, eta unibertsitate ezberdinetako irakasle diren Cristina Blanco, Esther Raya edo Daniel Raventós. Horiekin batera, herriko alkate Carlos Totorika eta Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta zinegotzia den, José Luis Araujo ere bertan izango dira.

Izen-emateak doan dira eta zabalik daude

Jardunaldi hauek gure udal Gizarte Ekintza alorrak antolatu ditu. Jardunaldion helburua lankide horiek beren eguneroko lanean hartu beharreko erabakietan lagunduko dien mami teorikoaz jantzi daitezela da. Hori da hain zuzen ere, horrenbeste gai sartu izanaren arrazoia, beraiek beren eguneroko zereginetan ere gai asko eta oso anitzei aurre egin behar izaten baitiete. Laburbilduz, ilusioz beterik egindako antolaketa izan da, aniztasuna, ikuspuntua eta kalitatea asko zainduz eta, baita hizlariak ere.

Jardunaldiak Lobiano Kultur Gunean egingo dira. Horietara agertzeko interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, epea zabalik baitago. Plazak oso mugatuak dira, hortaz horiek esleitzeko izen-emateen hurrenkerari jarraituko zaio zorrotz zorrotz. Izen-emateak posta elektronikoz egin daitezke, psanchez@udalermua.net helbidera idatziz edo 943179161 eta 943179162 telefonoetara deituz gero. Izena ematerakoan, izen-abizenak, erakunde edo entitatea, telefonoa eta e-posta adierazi beharko dira. Izen-ematea doakoa da. Antolatzaileek egitaraua inprentan dute, guk behin-betikoa kaleratzen denetan eskainiko dizuegu pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da