Udalbatzak -Lau hanka- izeneko enpresa berriaten sorrera bultzatu eta lagundu du
Udalbatzak ‘Lau Hanka’ izeneko enpresa berri baten sorrera bultzatzea erabaki du, enpresak sortzeko INEMek duen berrikuntza eta enplegu programaren barne. Udalaren laguntzak bi atal izango ditu, batetik enpresa berriari azpiegiturak utziko eta bestalde hobariak eskainiko, martxan jar dadin. Laguntza horiek guztira 4400 € suposatuko dute. Bestetik, udalaren erabakiak bide emango die SIPE-INEMek ere aintzat har ditzan, erakunde horrengatik enplegua sortzeagatik dagozkien diru-laguntza gahiago jaso ahal izateko.
Enpresa hori neska gazte batek sortu du eta horri jarri dion izena ondorengoa da: Lau Hanka, laguntzako eta etxeko animaliak zerbitzua eskaintzera dedikatuko baita. Proiektuak, enpresak Trebatu eta Sustatzeko ‘Izarra’ Zentroa erabiltzeagatik eta jarduerarengatik laguntzak eta hobari ekonomikoak jasoko ditu haren lehen urteetan, 28. Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzen arabera. Proiektuak irekitze-lizentzia ordaintzetik ere salbuetsita geratu da. Ordenantza Fiskaletan ezarritako baldintzan arabera. Hobari eta salbuespenak 4.400 euro baino gehiago dira guztira.
“Lau hanka” enpresak garapen prozesuan dagoen lekua betetzera dator
“Lau hanka” enpresa merkatuan garapen prozesuan bete betean dagoen lekua betetzera dator, eta bezero izan daitezken pertsonei denbora aurreztuko dien zerbitzu ona eskaini nahi die. Elementu bi horiek uztartu izanak, negozioa aurrera ateratzen asko lagunduko duela espero da, sustatzailearen esperientziatik eta merkatuaren analisitik abiatuta, jada, dauden beharrak asetzera baitator negozio eredu berritzaile batekin.
Hortaz, enpresa merkatuan identifikaturik dauden behar errealak asetzera dator eta bere bideragarritasun ekonomikoak adierazten duenez, negozioa errentagarri izango da. Oinarrian, beteko duden zerbitzua etxeko animaliei ilea moztu eta orraztea izango da, bezeroak berak aukeratutako lekuan. Kasu honetan, bezeroa establezimendu zehatz batera joan ordez, zerbitzua hurbilduko zaio berari, honek behar duen lekura bertara. Horrez gain, animalien higienea mantentzeko produktuak ere eskainiko ditu.
Debabarrenean, datuen arabera, 10000 txakur baino gehiago daude
Enpresa berria Debabarrenean bizi eta etxean animalien bat dutenengan pentsatuz eratu da, -azken datuen arabera eskualdean jada hamar mila txakur baitaude-. Uste da, horien jabe asko denbora edo erosotasun arrazoiengatik animalientzako ohiko zerbitzuetara joan ordez, zerbitzua beraien beharretara egokitzea nahiago izango dutela. Bezeroak, enpresaren zerbitzuak telefonoz (667730821 zenbakira deituz) edo posta elektronikoz hitzartu ditzake, leku eta ordua adostuz, bertara lanera joan dadin unitate mugikorra.
Kasu honetan, enpresaren bereizgarririk behinena hori mugikorra izatean datza, jada etxeko maskotarentzat horrelako zerbitzuak erabiltzen dituztenentzat modu berri eta erosoa eskainiz eta oraindik, erabiltzera ausartu ez direnentzat, aukera erakargarri berrian bilakatuz.
Lau hanka enpresak egingo dituen lanen zerrenda:
- Animaliak bainatzea:
- Animaliei ilea leuntzeko, hidratatzeko, indartzeko, eta kolorea suspertzeko produktuak jartzea.
- Animaliei seborrea, dermatitisa, alergia eta abarretarako tratamentua jartzea.
- Ilea makinaz, guraziez edo labanaz orraztea.
- Bestelako zaintza lanak: atzaparrak moztea, begi, belarri eta hortzak garbitzea, eta abar…
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian