Euskara Sailak Lehen Piropo Lehiaketa antolatu du

14.02.08
Euskara

Ermuko Euskara Sailak Lehen Piropo Lehiaketa antolatu du. Honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea da.

Ekimen berri honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, liburutegian, Udal euskaltegian, Kaltxango AEK euskaltegian, DBH-ko ikastetxeetan eta Ermua-BHI ikastetxean kutxatxoak jartzeko asmoa dago. Parte hartzaileek papertxo batean euskarazko piropoa idatzi behar dute. Horrekin batera, adina eta berarekin harremanetan jartzeko telefonoa ere adierazi behar ditu. Guztia paperean idatzi eta gero, papera kutxatxoan sartu beharko du. Lehiaketa honetan parte hartzeko beste bidea piropoa euskara@udalermua.net posta elektronikora bidaltzea da.

Sariak; bi kategoria izango dira.

  • DBHko ikasleentzako saria: 100 euroetako erosketa-txekea
  • 18 urtetik gorakoentzako saria: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla" Jatetxean.

Piropoak martxoaren 11ra arte aurkez daitezke. Ondoren epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko du, besteak beste: originaltasuna, sormena, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu. Argibide gehiagorako, ikus deialdiaren oinarriak eta horretarako joan eta saka beheko informazio gehiago izeneko loturaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin