Gizarte-politikari buruzko jardunaldiak beren irakurketa gida izango dute

15.02.08
Erakundea

Datorren astean Ermuan gauzatuko ditugun gizarte politikari buruzko jardunaldiak ikusmin handia sortu dute. Izen-emate asko izan dira, Lobiano osorik betetzeko eta gainezka egiteko beste. Horren aurrean, antolatzaileen itxaronzerrenda osatzeari ekin diote. Nolanahi ere, taldea ahaleginetan dabil konponbide egokiren baten bila, ahalik eta parte hartzaile kopururik handiena hatu eta inori eragozpenik ez sortzeko.

Jardunaldiak asteazkenetik ostiralera bitartean gauzatuko dira. Hiru egun horietan gaian aditu diren hainbat pertsonek Ermura bilduko dira gizarte politkari eta horien etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko. Hizlarien artean, eta besteak beste, Imanol Zubero, Gemma Zabaleta, Josép Ramoneda edo Javier Madrazo kontseilaria egongo dira. Hizlariak, immigrazioa, gizarte-laguntzak, hezkuntza soziala eta menpekotasunen gaiak hizpide izango dituzte.

Gaiaren inguruko irakurketa gida berezia prestatu da. Horretan, hizlariek argitaratu dituzten aleak ere, jaso eta gomendatzen dira.

Udal liburutegiak eta Gizarte ekintzako alorrak indarrak batu dituzte jardunaldien ekimen honi bultzada bat emateko. Liburutegiak jardunaldietarako irakurketa gida berezi bat argitaratu du. Gidak berdintasuna, gizarte zerbitzuak, gizarte aldaketa, diru-laguntzak, inmigrazioa, hezkuntza soziala eta jardunaldiotan jorratuko diren beste hainbat gai lantzen dituzten liburuak bildu eta gomendatzen dira. Bestalde, hizlari gisa datozen gehienek ere liburuak argitaratuta dituztenez, horien berri ere ematen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da