Toki-garapen eta enplegu langileak prestatzeko ikastaroaren amaiera ekitaldia

18.02.08
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak Toki-garapen eta enplegu langileak prestatzeko ikastaroari amaiera eman dio orain egun batzuk. Ikastaro hori lau hilabetez gauzatu da Enpresa Ekimenatarako eta Trebakuntzarako Izarra Zentroan. Ikastaroak ia 400 ordu iraun du eta SPEE.-INEMek finantzatu du. Amaiera ekitaldian ikasle izan direnek ikastaroari amaiera emateko prestatu dituzten proiektuak aurkeztu eta taldearen aurrean defendatu dituzte. Ekitaldi horretan SPEE-INEMek Durangon duen bulegoaren zuzendaria, Armando Reyes, eta udalbatzako alkateorde, Felix Prol izan dira bertan.

Taldea zortzi pertsonek osatu dute. Guztiak unibertsitariak izan dira, erdi edo goi-mailakoak, egindako ikasketa eta espezialitatearen arabera. Emakumeak nagusi izan dira, zazpi kide izan baitituzte eta gizonezko bakar bat Egon delarik. Guztiak diziplina anitzeko langile gisa jarduteko prestatu dira, herriko garapenean eragiteko, ezagutza eta gaien ikuspuntu zabala oinarri harturik.

Proiektuen ezaugarriak: oso anitzak eta ezberdinak

Amaiera ekitaldi horretan ikasle bakoitzak prestatutako proiektua aurkeztu du, ikus-entzunezko baliabide hainbat erabilita. Taldeak egunotan praktikak eskualdeko enpresetan egiteari ekingo dio, beste 375 orduz. Taldeak aurkeztutako proiektuen zerrenda ondokoa da:

  • Itsasoa eta arrantza interpretatzeko zentroa
  • Adin txikoak gizarteratzeko sustapena
  • Laguntza behar duten pertsonak zaintzeko zentro alternatiboa
  • Enplegua sortzea, aisia garatzeko
  • Merkataritza biziberritzeko
  • Emakumearen erabateko zentroa
  • Bilboko alde zaharra berreskuratzea
  • Familia kontziliazioa: goizeko eta ogitartekoak emateko zerbitzuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik