Martxoaren 9an hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak hautatu dira
Ermuan 234 pertsona hautatu dira 2008 Gorte Nagusietarako hauteskunde prozesuaren barne, martxoaren 9an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa orain egun batzuk bildu zen ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Bilkura horretan zozketa egin eta erroldako hainbat zenbaki atera ziren, zenbakiok nori dagozkion identifikatuz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak eginak daude eta jakinarazpenen banaketari helduko zaio. Jakinarazpenak herriko enpresa bateko langileek egingo dute etxerik etxe. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoirik duten adierazteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.
Bestalde, duela egun batzuetatik ermuarrak gure etxeko postontzioan Hauteskunde Bulegoak bidaltzen ari den errolda txartelak jasotzen dihardugu. Txartel horretan, pertsona bakoitzaren hauteskunde-hauteskunde kolegio zein den eta hori non dagoen adierazten zaigu.
Ermua udalerriari Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordea dagokio
Ermua udalerriari Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordea dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogeita sei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalak. Mahai eta osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak eta ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.
Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea
Lotutako albisteak

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita