-Innoforo- berrikuntzaren foroa, bihar zabalduko da

25.02.08
Ekonomi Sustapena

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak hasiera emango dio bihar –Innoforo.- izeneko berrikuntzaren foroari. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Bultzatu izeneko programaren bidez finantzatzen da.

Proiektu hori gure udalak berrikuntza eta sormena lantzeko hartu duen konpromisoaren erakusle da, horren bidez enpresa ehuna indartzen dela uste baitugu. Berrikuntza eta sormenaren kontzeptuak enpresen funtzionamenduari balioa eransten diotela uste dugu, ekoizpena hobetuz eta produktu edo zerbitzuaren kalitatea ere hobetuz. Eta horretan datza, hain zuzen ere, atal horretan jardutea duen garrantzia, gure lurraldeko garapen sozioekonomikoan eragiten dutelako.

Proiektu hau lankidetzan gauzatuko da, Carlos Fernández jaunarekin, Mondargon Korporazio Kooperatiboaren kudeaketarako Ikerketa Zentroaren – MIK S. koop.aren– zuzendari ikertzailearekin. Proiektua honetan datza: enpresen arteko topaketa egituratuak martxan jartzea, non ‘praktikako erkidegoak’ deritzan metodologia aplikatuko den. Erkidego horiek honela definitu daitezke: ezagutza berezitua aurrera eramateko eta konpartitzeko eratzen diren gizarte taldeak. Horien kideek beren praktiketan oinarritutako ezagutzak eta hausnarketak amankomunean jarri eta konpartitzen dituzte. Ezagutza sareak eratzean datza, ezagutza horiek pertsona eta leku batetik bestera modu naturalean igorri daitezen, gerora proiektu berriak eratzeko epe motz eta ertainean.

‘Praktikako erkidego’ hori hausnarketa, sormena eta lankidetzarako gunea izango da. Gure udalerriko eta inguruko enpresei beren ekoizpena hobetzen lagundu nahi dienak. Programa Enpresak trebatzeko Izarra zentroan gauzatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du