Gure Agenda ekimenak formato berria dakar martxoan
Euskara udal Sailak martxoan zehar herrian euskaraz burutuko diren ekitaldien berri plazaratu du. Martxoko aleak berrikuntza bi dakartza berarekin. Hori horrela, lehena edukietan datza, hileko proposamenak aurrekoaren ezberdinak baitira. Oraingoan, ekitaldian laburbiltzen dituen ekimena hori ohikoa den paperezko euskarriaz gain, web gune honetan duen atalean ere jaso eta argitaratuko ditu, ekitaldiok bide bikoitzaz ezagutarazi eta hedatu daitezen. Horrela, bertsio berri hori modu dinamiko batez web-gune korporatiboan egongo da une oro, hile honetako ekintzak bistaratu ahalko dira eta hilez hil historikoa osatuko da.
Martxoko hilabeteak euskaraz gauzatuko diren proposamen berrien zerrenda dakar. Laburpen honek orrialde bat hartzen du oraingoan. Horretan jarduera ugari eta oso anitzak biltzen dira, datozen egun eta asteetan zehar gauzatuko direnak. Hilabeteko jardueren artean, ohikoak diren haur-antzerkia, haur zine, Ermuan kantuan eta txikiteokide ekitaldiez gain, Musika eskolak kantu txapelketa burutuko du eta pasa den hilean martxan jarri zen I Piropo Lehiaketaren emaitzak ezagutaraziko dira. Horren guztiaren inguruko xehetasunak, luze eta zabal ‘Gure Agenda’ren ale berrian biltzen dira, zeina guk ondorengo informazio gehiagoren atalaz baliaturik eskaintzen dizuegun.p>
Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horrek, Euskal Birusa, liburutegia, Alboka, Berbalagun, Alkarbide, taldeen eta Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakundeen laguntza jaso du.
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte