Martxoak 9ko hauteskunde orokorren jarraipen berezia

06.03.08
Erakundea

Igandea hauteskunde eguna izango da eta egun berezi horri, jarraipen zehatz eta zorrotza egingo diogu web gune honetan. Jaieguna izan arren, lan eguna izango dugu pertsona askok, hauteskundeak denon artean behar bezala eta eragozpenik gabe gauzatu daitezen. Horien artean, mahaiak osatuko dituzten herritarrak, segurtasun, osasun eta larrialdi zerbitzuak, besteak beste. izango dira. Udal idazkaritza zabalik eta lanean izango da Gorte Nagusietarako 2008 hauteskunde deialdi hori koordinatzeko lanetan. Web gune korporatibo honetan lanean dihardugun langileek ere, horiekin guztiekin bat egingo dugularik. Hauteskunde orokorrak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia kontatuz. Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketaren eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Baita gora-beherak eta partaidetzaren inguruko datuak ordu bietan nahiz arratsaldeko seiretan. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek ezagutaraziko ditugu.

Hautesle-erroldaren inguruko kontsultak

Hauteskunde egun guztietan, hainbat herritar herriko Hautesle-erroldan dagoen edo ez eta bozkatzea non dagokion galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, udal idazkaritzak zalantzak dituzten herritarren kontsultak zuzenean jaso eta erantzungo ditu. Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, lankideek bakoitzari zein kolegio eta mahai dagokiogun adieraziko digute. Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo 943179010 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Idazkaritzak horretarako ezarri duen ordutegia ondokoa da, goizez 9:30etatik14:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian