Hautesle erroldaren %38 bozkatu du arratsaldeko ordu 2etara bitartean

09.03.08
Erakundea

Ermuko hautesleen %38 (5.118 herritar) bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte baino zertxobait txikiagoa da orduan %40 gainditu baitzuen, nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Orain lau urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.885 ziren eta gaur aukera hori izango dute 13.441 biztanlek. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan eta bozka jende ugari ibili izan dela da. Horren lekuko da, koordinazio zentrotik hainbat mahaietara hautestontzi hori gehiago bidali behar izan ditugula, batzuk betetzear baitzeuden. Izan ere, senaturako papeleta hain handia denez gero, hori tolesteko moduak eragina izan du horretan.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da