Abiapuntu-Punto de inicio izeneko bulego berria, apirilaren 1ean irekiko da

13.03.08
Erakundea

Udal honek Abiapuntu-Punto izeneko bulego berria apirilaren 1ean irekiko du. Irekitze ofiziala, beraz, Aste Santua eta Paskoaren ondoren egingo da. Bulego berri hori oinezkoentzako Komentukoa kaletik zuzenetik du sarrera. Abiapuntu udaletxearen ondo-ondoan dago eta bertan herritarrak zuzenean atenditzeko zerbitzu guztiak bildu eta zentralizatuko dira, egun horretatik aurrera. Bulego horretan, besteak beste, Erregistro Orokorreko eta Estatistikako izapideak; Diru-bilketa sailari tasak eta zergak ordaintzea, eta hirigintzako lizentzia ezberdinak eskatu eta bideratzea, eta bar… Esan bezala, kudeaketa eta izapideak zentralizatuko dituen bulegoa izango da, herritarrokin harremanetan jarduteko gune behinena. Izenak adierazten duenari jarraiki, gai eta kontsulta administratibo guztien hasiera puntua –abiapuntua- izango da, bertan emango baitzaie hasiera espediente ezberdinei.

Bulegoak kokapen estrategiko oso ona du, oinezkoentzako Komentukoa kalean dago, leku guztietatik oso hurbil. Valdespina markesaren kalea eta Parke eta horren azpiko aparkalekuarekiko perpendikular dago, San Inazio eta Bizkaia Etorbidearen kale eta auzoen ondoan eta tren geltokira joateko bidean bertan. Laburbilduz, hirigunean bertan txertatuta eta leku guztietatik oso hurbil eta irisgarri, inolako oztopo arkitektonikorik ez baitu.

Bulegoak kaletik bertatik du sarbidea, hirigunean dago eta ez du hirigintza oztoporik

Ermua Hiriko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eskuratu edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik Ermua Hiriko Udalak udal bulego berri bat ireki du Konbentukoa kalean “Abiapuntu-Punto de inicio” izenez, non Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako