Etorkinentzako harrera ikastaroen deialdia

28.03.08
Euskara

Euskara Sailak eta Gizarte eta Kultura Alorrak (Inmigrazio zerbitzua) aurten egiteko asmoa duten etorkinentzako euskara ikastaroen berri eman dute. Bi ikastaro egiteko asmoa dago: bata apirilaren 14tik ekainaren 20ra bitartean izango da, astelehenetan eta eguaztenetan, 9:15etatik 12:15etara eta matrikulatzeko azken eguna apirilaren 11n izango da. Bigarrena, berriz, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean eta hiru orduko klaseak izango ditu astegun guztietan, honetan izena emateko azken eguna, aldiz, ekainaren 20a izango da.

Ikastarook hirurogei orduko iraupena izango dute eta gure Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinek parte hartu ahal izango dute. Ekimenaren xedea etorkinek hemengo gizartea, ohiturak eta abar ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da. Ikastaro hauetan, besteak beste, gure gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai lantzen dira, hala nola, agurra, zenbaketa, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, erosketa, eta abar… Hitz bitan esanda, indarra hiztegian eta oinarrizko ulermenean jarriko dira.

Informazio puntuak

  • Udal euskaltegia: Teresa Murga eraikina, 2 solairua. Telf.: 943 170 925
  • Ermuko Udala. Inmigrazio zerbitzua. Telf.: 943 179 161
  • Ermuko Udala. Euskara Saila. Telf.: 943 179 147
  • Kaltxango AEK: Bizkaia etorbidea. Telf.: 943 171 940

Dokumentazio interesgarria

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko