Apirilean izango aurtengo Berbetan jardunaldiak

07.04.08
Euskara

Euskara sustatzea eta euskararen inguruan dauden kezkak eta esperientziak ezagutzea helburu duten Berbetan jardunaldiek aurten bere zortzigarren edizioa beteko dute. Urtez urte, hezkuntza, euskalduntze eta euskalgintza arloetako herriko eragileek gure kezkak argitzeko asmoz hitzaldi sorta bikaina eskaintzen digute herritar guztioi, euskaraz zein gaztelaniaz.

Aurten, Euskal Birusa, Udal Euskaltegiak, AEK Kaltxango, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna prestaturiko egitarauan gazteei zein gurasoei lehentasuna eman nahi izan diete. Horregatik, gazteen eguneroko bizitzan euskaraz egiteak eragiten dituen sentimenduak azaltzeko asmoz Ken Zazpiko musikaria den Eñaut Elorrietak jardungo du apirilaren 10ean, arratsaldeko zazpietan, Lobiano Kultur gunean. Aste bat geroago, berriz, Asisko Urmeneta komikilaria, umorez teknologia berrietan zein gazteen bizitzan hizkera informalek duen garrantziaz arituko da.

Apirilak 24an, heziketan aditua den Iñaki Eizmendik hitzaldi bi emango ditu, bata guraso euskaldunei zuzendua eta bestea guraso erdaldunei zuzendua, lehena arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Hitzaldi hauetan, hartzailearen arabera, Iñakik gure seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko pista batzuk emango dizkigu. Hitzaldi hauetan, gurasoek umea ekar dezakete, bertan haurtzaindegi zerbitzua egongo baita.

Amaitzeko, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Astixa Animazio Zerbitzuko enpresak Eskolaz kanpoko jardueratan euskara bultzatzearen inguruan jardungo du, hitzaldi hau beren berez aisialdi moduan dabiltzan aisialdi taldeei eta hezitzaile, irakasle zein begiraleei zuzendua da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko