Euskararen inguruko Berbetan jardunaldiak hasi dira
Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta kantariak eta ETBko Nerea Alias aurkezleak hasiera eman zioten atzokoan euskararen inguruko ‘Berbetan’ jardunaldien bederatzigarren edizioari. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egin zen bart arratsaldean. Moderatzaile lanak, AEK kaltxangoko JuanMi Bravo irakasleak egin zituen. Ekitaldiak jende ugari bildu zuen, gaiak eta hizlariak ikusmina piztu zutelako. Bertaratutakoen artean, nagusi ziran gazteak eta herriko euskaltegietako euskara ikasleak.
Hizlariek euskaraz lan eta bizi izatearen onurak eta adibideak eman zituzten. Beraien esanetan, gaur egun euskaraz bizitzerik badago, nahiz eta oraindik euskararik ez dakien pertsonarik egon arren. Enautek adierazi zuenez, berarentzat bizitza euskara mundu magikoa da eta bertan parte hartzea benetan merezi du”. Horregatik, bertaratutako guztiei animatzeko eta saiatzeko esan zien. Nerea ere baikor agertzen zen euskararen etorkizunaren inguruan. Bere ustez, euskarak gaur egun bizi duen egoera orain urte batzuk baino hobea da.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko