Taun Taun antzerki taldeak -Batuta- antzezlana dakar

18.04.08
Kultura eta Gazteria

Taun Taun antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan. Taun Taunek ‘Batuta’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Ermua Zineman izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik 7 bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta berrogeita hamabost minutu iraungo du.

 

Sinopsia

Tren geltoki batean gertatzen da istorioa. Trena dator eta jendea alde batetik bestera dabil, baita maletak ere. Trenari joateko unea heldu zaio eta maleta guztiak berarekin doaz, bat ezik. Beraz, maleta bakarra dago geltokain. Ireki egingo da eta Batuta izeneko pertsonaia agertuko da. Batutari egokituko zaio istorioa kontatzen jarraitzea eta musika erabiliko du horretarako. Nota musikalak, jolasak eta Notita lagunarekin, atzokoetatik hasi eta gaurko abesti klasikoen ibilbidea eskainiko digu.

Musikaren magia pertsonaienarekin nahastuko da, horiek zenbaitetan egiazkoak izango direlarik eta beste hainbatean egurrez eta gomaz eginiko txontxogiloak edo pentagramaren notak. Isotioan pertsonaiak eta musika uztartu egingo dira geltoki triste bat musika eta jolas gune dibertigarrietan bihurtzeko.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin