Euskara sailak bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du
Udal Euskara sailak bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du. Logotipoak saila identifikatuko du eta hori irudikatzeko marka berria izango da, zeina bertako agirietan eta bere jarduerak zabaltzeko euskarrietan erabiliko den. Lehiaketako irabazleak sari moduan 300 euro jasoko ditu. Epaimahaiak baloratuko dituen aspektuen artean, logoa ulerterraza eta argia izatearenak dira nagusi. Lehiaketara 1992. urtean eta horren aurretik jaiotako guztiek parte hartu ahal izango dute, nahi badute behintzat. Pertsona bakoitzak hiru proposamen aurkez ditzake, gehienez ere, parean nahiz euskarri digitalean. Paperean aurkezten diren lanak DIN-A4 orrian aurkeztuko dira, proposamenak bereizmen ona izango eta horretan bi tamaina bidaliz, lehena 5x5 cm-takoa eta bigarrena, 10x10 cm-takoa. Logotipoaren ondoan, honako legoa jarri beharko da: Euskara Saila/Departamento de Euskera.
Proposamenak 2008ko ekainaren 6ko ordu biak bitartean aurkeztu ahal izango dira. Horiek gutun azal itxian aurkeztuko dira eta, horren barne lanaz gain beste gutun-azal txiki eta itxi erantsiko, non egilearen datu pertsonalak, NANaren fotokopia eta harremanetarako telefonoa eta e-postaren helbidea adieraziko diren. Lanak Euskara Sailean bertan edo Lobiano Kultur Gunean aurkez daitezke, udaletxeko lehen solairuan edo Goienkaleko eraikinean, hurrenez hurren. Nahi izanez gero, udalera posta bidez bidaltzerik ere badago. Gutun-azalean Logo lehiaketarako dela adieraziko da eta bertan adieraziko den helbidea ondokoa da: Valdespinako Markesaren kalea z/g, 48260 Ermua (Bizkaia). Euskara Sailak lehiaketa arautuko duen oinarriak prestatu eta zabaldu ditu. Guk horiek beheko informazio gehiagoko atalari lotura eginez eskaintzen dizkizuegu.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik