Gure agenda bilduma, loraturik dator maiatzean

30.04.08
Euskara

Maiatza loreen hilabetea dela esan ohi da. Loratzearen hilabetea batik bat maiatza da beraz. Eta bizitasunaren hedatze hori landareei ez ezik, euskarazko jardueren bilduman ere eragina izan du. Esandakoaren frogagiri, Gure agenda proposamenez gainezka datorrela. Gainezka, inoiz baino gehiago, hiru orrialde baititu eta bertan laburbildutako ekintzak hileko egunak beste direla. Hori guztia gutxi balitz maiatza honetatik aurrera agendak bere edukiak lau haizeetara zabaltzeko erabiltzen dituen hedabideak gehitu egingo ditu. Hori horrela, paperezko euskarrian banatzeaz gain edota web-gune korporatibo honetan jartzeaz gain, espresuki nahi duten pertsonen beren posta elektronikoko postontzian jaso ahal izango dute. Bide hori aukeratzen dutenek euskara udal zerbitzuko ondorengo helbidera idatzi eta eskatzea besterik ez dute egin behar: euskara@udalermua.net .

Esan bezala, maiatzak inoiz baino ekintza gehiago batu ditu, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera ugari emango digularik ermuarroi. Agendara hitzaldiak, ipuin kontalarien saioak, musika emanaldiak, ikastaroak, txangoak, zine proiekzioak eta ekintzegitarau bukaezinen zerrenda bildu dira. Antolatutako guztien artean, aipamen berezia merezi dute Oskorrik eta herriko Alboka musika bandak, maiatzaren 16an emango duen kantaldia; Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunen Mila esker izeneko muntaia edo Txan Magoaren ikuskizuna, aurtengo Euskal disko eta liburuen XVI. Azokaren barne. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta horretan herriko udal eta Kaltxango euskaltegien, Anaitasuna Ikastola eta Eskolabarri ikastetxeen, udal liburutegiaren, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Alboka, Alkarbide eta Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Gure agenda eta barne dakartzan jardueren berri zehatza eta hori oso-osorik ikusi nahi izanez gero, sakatu behean dagoen informazio gehiagoren lotura.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik