Imagen
XVI. Euskal Liburu eta disko azoka
09.05.08
Euskara
Ermuko Euskal Liburu eta Disko azokak hamaseigarren edizioa beteko du aurten. Aurtengo azokan hamabi stand jarriko dira. Horietan, besteak beste, Elkar banatzailea, Gerediaga elkartea, Ereño, udal liburutegia, Euskal Birusa, Badihardugu elkartea, eta herriko Maribel eta Xiripot liburu-dendek hainbat produktu ikusgai jarriko dituzte.
Azoka datorren astean egingo eta lau egun irauten duen arren, horien inguruan ekitaldi ugari antolatzen da. Hori horrela, kultur ekitaldi piloa prestatu dira eta gehienak datorren ostegunetik igandera bitartean gauzatuko dira. Ekitaldion zerrenda zehatza ondokoa da:
Egitaraua
- Maiatzaren 15etik-18ra: Azoka izango Kardinal Orbe plazan. Ordutegia: goizez 11etatik 14etara eta arratsaldez 17etatik 21etara.
- Maiatzaren 15ean:
- Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna. “Eskerrik asko”. Zineman 17:30ean. Sarrerak 6 € balio dute eta Elexosten eros daitezke astelehenetik aurrera. Salmenta ordua arratsaldeko 6etatik 8etara bitartekoa da. Gehienez ere 5 sarrera/pertsonako.
- Jabier Kaltzagortak hitzaldia emango du, mitologiari buruz. Lobiano Kultur Gunean, 19:30etan.
- Maiatzaren 16an:
- “Banda Band” ikuskizuna. Oskorri taldea eta Alboka musika eskolako banda. 22:15ean Ermua Zineman. Antolatzailea. Udal kultura zerbitzua eta Alboka musika eskola
- Mahaster River 23:30ean. Dejate Querer Tabernan.
- Maiatzaren 17an: Txan Magoa Kardinal Orbe plazan, 17:30ean
- Maiatzaren 18an: Ukelele Jaunaren Ikuskizuna. Eguerdiko 13:00etan Kardinal Orbe plazan.
- Maiatzaren 19tik-22arte: Maite Franko ipuin kontalaria 1 eta 2. mailako ikasle guztientzat Lobianon.
- Maiatzaren 21ean: Ikus-entzunezko proiekzioa “Apaizac obeto” Jon Maiaren eskutik. 19:00etan Lobiano Kultur Gunean.
Antolatzaileak: Euskal Birusa eta Udal Euskara Saila. Babesleak: Bizkaiko Aldundia eta Jaurlaritza.
Lotutako albisteak
Imagen

13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez
Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen

09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu
Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen

05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear
Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik