Hirurogeita hamar langabetu kontratatuko dira, EIN eta Toki-korporazioen arteko 2008. hitzarmen-deialdian

15.05.08
Ekonomi Sustapena

Udal honek hirurogeita hamar langabetu kontratatuko ditu datozen hilabeteetan, EIN eta Toki-korporazioen arteko 2008. urteko hitzarmen-deialdiaren barne. Kontratuak sei hilabeterako izango dira eta txanda bitan egingo. Udalak “Langabetuak lan-munduratzen” izeneko proiektua garatuko du eguneroko pertsonal, aisia eta kultura eta erabilera kolektiboko zerbitzuei aurre egiteko.

Hori guztia egiteko 701.413,67€ko diru-laguntzaren eskaera egingo dio Enplegu Institutu Nazionalari (EINeri) eta horrez gain, erakundeak beste 227.863 euro jarriko ditu proiektua aurrera ateratzeko. Udalbatzak atzo eginiko Osokoaren bilkuran alderdi guztien adostasunarekin eta aho batez onartu zituen proiektua eta diru-laguntza eskaria.

Proiektuaren barne gauzatuko diren eginkizunen zerrendako ondoko hau da:

  • Eguneroko Pertsonal zerbitzuak
    • Lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei laguntzeko jarduerak.
    • Nazioarteko Lankidetzan aritzeko jarduerak.
  • Aisia- eta kultura-zerbitzuak
    • Kultur Zerbitzua.
    • Tekonologi Berrientzako zerbitzua.
  • Erabilera kolektiboko zerbitzuak
    • Espazio publikoen errebalorizazioa.
    • Hurbileko zerbitzua.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik