Oskorrik eta Alboka Musika eskolako bandak elkarrekin joko bihar ‘Banda band’ ikuskizunean
Oskorrik taldeak eta Alboka Musikako Ikasleak elkarrekin joko dute gaur ‘Banda Band’ tituluko ikuskizunean. Emanaldia Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak bost euro balio du eta udal kultura sailean erosi ahal izango da gaurko arratsaldeko ordu biak bitartean. Ostera, takilan eskuratu beharko da, emanaldiari hasiera eman artean.
Oskorri taldea sortu zenetik hogeita hamabost urte bete dituela ospatzen ari da. Bilboko Bandak aspaldi Oskorriri elkarrekin proiektu bat lantzeko luzatu zion gonbitea aintzat hartuz, taldearen 35 urteak, bere errepertorio eta ibilbidearen, errepaso historikoaren inguruan sortu zen Oskorri Banda Band kontzertu hau. Bilboko Bandarekin hiru bikain eta errepika-gaitzak eman zituzten. Hori izan zen hain zuzen ere, bandarekin fusionatzeko proiektu honen abiapuntua. Taldearen soinu berezia eta Bandaren nortasuna gordetzeaz, konponketa berri bakanak moldatu ziren emaitza harrigarria izanik: BandaBand.
Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna. Ez dago sarrerarik
Pirritx eta Porrotx pailazoek ‘Eskerrik asko’ tituluko ikuskizunarekin datoz gaur ostegunez gure herrira. Emanaldia Zineman izango da arratsaldeko 5eta erdietatik aurrera. Funtzio hori Euskal Birusak antolatu du liburu eta disko azokako kultur egitarauen barne dago. Sarrerak astelehenetik agortuak daude, salmenta hasi eta ordu eta erdian bukatu baitziren.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa