EiTBren -La Caja negra- programako taldea Ermuan izan da gaur grabatzeko
EITBren La Caja negra programako taldea Ermuan izan da gaur grabaketak lanetan. Iñaki Lopez kazetariak, besteak beste, herriko alkate Carlos Totorika elkarrizketatu du. Eta baita ere, bestelako politikari eta gizarte eragileetako ordezkariak. La Caja Negra programako taldea datorren denboraldirako, udaren ondoren emitituko diren saioak prestatzen hasita dago. Saio berri horien artean bat Miguel Angle Blanco Garrido Ermuko zinegotzi gaztea zenaren bahiketa eta erailketari dedikatuko zaio. Hori izan da hain zuzen ere, gaur goizean Iñaki López kazetaria Ermuko udaletxera etorri izanaren arrazoia. Erreportajeak euskal gizartean zirrara handiena eragin duen gertakizunari buruzko datuak landuko ditu. Erreportajea, esan bezala, iraila edo urrian ikusi ahal izango dugu telebistan.
<
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako