-Praktikaren bidez ikasiz- jardunaldiei amaiera eman zaie gaur

30.05.08
Ekonomi Sustapena

Ermua-Mallabiko Lanbide-Hastapenetarako Ikastegiak Praktikaren bidez ikasiz- jardunaldiei amaiera eman die gaurkoan. Jardunaldiari hasiera eman zaio gaoizeko bederatzi eta erdietan, agiriak banatuz. Ordu erdi beranduago ekimena aurkeztu du herriko alkate, Carlos Totorikak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko ordezkari, Alberto Agirreazaldegirekin batera. Lehengo hitzaldia Bartzelonako Unibertsitateko Antonio Sanchez Asinek eman du. Sanchezek Berme Sozialeko Programetan dabiltzan irakasle eta ikasleen nahi eta beharren errealitatearen inguruan Gaztela-Mantxan 2004. urtean egindako ikerketaren nondik norakoak azaldu ditu. Bere hitzaldia laburbiltzen duen ideia nagusia ondokoa izan da: Hezkuntza eraldatzeko tresna bat dela da, zeinean sinetsi egin behar den, beren asmoak ukatu zaizkien gazteei laguntzeko.

Ermuko LHIK-ko koordinadore, irakasle eta ikasle taldeak batera aurkeztu dute ‘Gure praktika, egunez egun’ izenekoa. Aurkezpen horren bidez, zentroaren eguneroko lana azaldu dute eta, horrek bakoitzari ematen eta suposatzen dioenak. Kafea hartzeko atsedena egin ondoren, Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza saileko zuzendari Rosalia Herrerak eta, Gizarte-hezitzaile den Unai Zabalak, ‘Ermuko LHIK: hezitzeko lankidetza proiektua’ izenburuko aurkezpena egin dute. Lan horren bidez gazte horien erabateko heziketarako ikuspuntua landu dute, udaleko enplegu eta oinarrizko gizarte zerbitzuen koordinazioa ardatz hartuta. Aurkezpenen ondoren, esandako ideien inguruan eztabaidatu da, gaurko saioari amaiera eman aurretik.

Ikastegiak Lobiano Kultur Gunera bildu eta ikusgai izan dituen azken urteetan ibilitako ikasleen lanen erakusketari ere amaiera eman dio. Jardunaldian ikus-entzule kopuru polita bildu da. Horien artean, Lanbide Hastapenetarako Ikastegietan lanean dabiltzan hainbat irakasle, Lanbide Hastapeneko Langileen Elkarte Profesionalean bilduta daudenak Erkidegoan. Horietako zenbaitek ekitaldia aprobetxatu dute bere lan baldintzen berdintzea eta beren lanbidea aintzat har dadila eskatu eta aldarrikatzeko, Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat bertan izan delako.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren