Kulturen arteko Jaia -Ermua Aterpe- lemapeko Immigrazio Jardunaldietan
Inmigrazioari buruzko jardunaldiak gori-gori jarriko dira aste bukaera honetan. Bihar egitarauan bildutako ekintzetatik garrantzitsuenetariko bat gauzatuko baita, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11etatik aurrera hasiera emango zaion kultura ezberdinen arteko jaiarekin. Une horretatik aurrera jarduera ugari eta aukera oso zabala eskaintzen eta egun guztia hartzen duen egitarauari hasiera emango zaio.
Egitaraua
Goizeko 11etatik aurrera, Orbe plazan:
- 11:00etan: Kultura anitzetako azoka irekitzea Haurrentzako jolasak.
- 12:30etan: Kontzertua Kongoko "Kamerungo ahotsa" taldearekin.
- 14:30etan: Kultura ezberdinetako kideen arteko BAZKARI HERRIKOIA
- 17:00etan: Futbol partida: Estrella ddel Rifeko taldea Latinos izekoaren kontra. Irabazleak APFE txapelketako irabazle den Gaztea taldearen kontra jokatuko du ondoren.
- 18,0etan: “Lazaro y la Bodeguita del Son” Kubako taldearen emanaldia
- 1:30etan: “Aziza Brahim y Gulili Mankoo" talderen kontzertua. Hainbat musika uztartzen dituzte: Saharakoa, afrikako erritmoak, bluesa eta rocka.
Eta gainera: Hennaz eginiko tatuajeak, txirikorda afrikarrak, azkazalen margotze Kolonbiako erara, idatz arabieraz zure izena, perkutsio tailerra, eta abar…
Antolatzaileak herriko Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde dira, hain zuzen ere ondorengoak: - Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma eta Urko-Punta taldeak. Halaber, Zentro Arabe-Libioaren, ikastetxeen eta Mudo-Drogoten laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du.
Lotutako albisteak
Gaurtik larunbatera Kulturarteko Jaiaren aurtengo edizioa gauzatuko dugu
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
