Udalbatzak hainbat moziori buruz erabakitzeko bilkura monografikoa egingo du

09.06.08
Erakundea

Udalbatza Osoko bilkurara bilduko da asteazken goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Bilkura hori monogafikoa izango da eta horretan udal alderdiek azken asteetan aurkeztutako zortzi mozioren inguruko erabakia hartuko dute. Zortzi mozio horietatik lau Partidu Popularrak aurkeztu ditu, beste bik IU-EB-Berdeak eta, bosgarren bat aurreko horiek batera aurkeztutakoa da. Zortzigarren eta azkena, udaleko talde sozialistak aurkeztu du. Mozioak Gai-orokorren eta Udalbatzak aztertu beharreko gaien Informazio batzordetik pasa dira, bertan eztabaidatuz eta ebazpen-proposamena eginez. Mozio guztietatik, bost onartuko dira eta gainerako hirurak ezeztatuko.

Argazkian Lobiano jauregia berritze lanetan arukitu ziren hauspoak ikus daitezke.

Taldeen babesa lortu duten mozioek ondorengo gaiak jorratzen dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiari BizkaiBusetan bidaiaririk zutik joan ez daitezen neurriak hartzeko eskaria, Santa Ana auzoan jarrita dagoen telefono mugikorrentzako antenak osasunean eragiten dituen ondorioak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko xedapen bat aplikatu dadila, Lobianon obrak egitean azaldu ziren hauspoak berreskuratu eta erakusteko eskaria eta, azkenik, Chernobilen orain hogei urte gertatutako istripu nuklearraren inguruko adierazpen instituzionala.

Behar besteko babesik lortu ez duten hiru mozioak A-8 autobideren inguruko gauzak planteatzen zituzten. Lehena, IU-EB-Bek aurkeztutakoa, A-8 zati gipuzkoarren ibiltzeagatik Bidegi sozietateak ermuarrei deskontuak egiteko eskatzen zuen. Beste biak, Partidu Popularrarenak ziren eta, hurrenez hurren, Erletxetatik Gipuzkoaraino bide berri egiteko eta Usansolotik Ermura arte autobidea doan izateko proposatzen zuen. Eguneko gai-zerrenda osorik ikusi ahal izateko, klikatu beheragoko informazio gehiagoren lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian