Zaldibartik Ermura bitarteko trenbide zatiaren desdoblamendurako izan daitezkeen aukerak idazteko azterketa esleiturik

10.06.08
Erakundea

Euskal Trenbide Sareak Zaldibartik Ermura bitarteko trenbide zatiaren desdoblamendurako izan daitezkeen aukerak idazteko azterketa esleitu du, baltzuko bozemaile batek ezagutzera eman duenez. Lana esleitu berri zaio Esteyco-Esteyco Gernika izeneko aldi baterako enpresa-elkarteari. Egiteko horretarako urte bete izango du eta lanagatik 578.000 euro ordainduko zaizkio. Enpresak aholkularitza eta ingeniaritza alorrean dihardu, eta bulegoak ditu Madrilen, Bartzelonan, Malagan eta Bilbon. Ikerketa horretan Zaldibarren nahiz Ermuan geltoki berriak egiteko proposamena eta horretarako lekurik aproposena zein dren ere adierazi behar da. Horrez gain, Mallabiko hirigunetik hurbilago geltokia egitea bideragarria den edo ez ere aztertu beharko da. Gogoratu behar, orain dela gutxi Mallabiko Udalak hori eskatu ziola Eusko Jaurlaritzari.

Euskal Trenbide Sareak aurreikusi duenez Bilbo eta Donostia lotzen dituen linea horren Bizkaiko azken bi herrien zatia desdoblatzeko lanei fase ezberdinetan helduko zaie. Trenbide lineako hainbat puntu bitan banatzeko lanei esker, etorkizunean gure herria Bizkaiko hiriburuarekin lotzen dituen tren unitateen aldizkatasuna gehitzea ahalbidetuko du.

Euskal Trenbide Sarea (ETS) Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailari atxikita dagoen zuzenbide pribatuko baltzu publikoa da. Baltzu horren presidentea Sailburua bera da, Nuria Lopez de Guereñu eibartarra, hain zuzen ere. Erakundearen helburu nagusia Euskadiko Autonomia Erkidegoko trenbide azpiegituren eraikuntza, artapena, kudeaketa eta administrazioa da, komunikazio sistema modernoa, eraginkorra eta jasangarria lortu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian